martes, 1 de abril de 2014


Espazio publikoek ez dute derrigorrez ederrak edo eskultorikoak izan behar, bai, ordea, funtzionalak. Zentzu hontan, Bragancako cidadelak behar praktiko bereizgarri batzuk ditu: alde batetik, aparkaleku arautu baten beharra (egungo lautada hau horretarakoxe erabiltzen da batik bat); eta, bestetik, espazio publiko aterpetu baten falta (feriak, merkatuak, etab ospatzeko).
Erabilpen bi hauei, kirol eta aisirako azalera gehituko nioke, eta baita pertsonen elkargune eta atzedenerako toki bat ere.
Praktikotasuna abiapuntutzat, zergatik ez hartu eredeu bezela Amerikako Estatu Batuetan horren ohikoak diren “multilevel car park” delakoak?


 


Era berean, aipatutako erabilpenak programan sartu nahi baditugu, espazio libre eta zabal baten beharra bereizten da.



Guzti hau kontuan hartuz, hainbat solairutan banaturiko plaza bat proposatzen da. Goiko solairu edo solairuetan autoen aparkalekua kokatuko da, eta lur mailako espazioan oinezkoen erabilpen guztietarako espazio zabal eta aterpetu bat.