Espazio publikoek ez dute derrigorrez ederrak edo
eskultorikoak izan behar, bai, ordea, funtzionalak. Zentzu hontan, Bragancako
cidadelak behar praktiko bereizgarri batzuk ditu: alde batetik, aparkaleku
arautu baten beharra (egungo lautada hau horretarakoxe erabiltzen da batik
bat); eta, bestetik, espazio publiko aterpetu baten falta (feriak, merkatuak,
etab ospatzeko).
Erabilpen bi hauei, kirol eta aisirako azalera
gehituko nioke, eta baita pertsonen elkargune eta atzedenerako toki bat ere.
Praktikotasuna abiapuntutzat, zergatik ez hartu
eredeu bezela Amerikako Estatu Batuetan horren ohikoak diren “multilevel car
park” delakoak?
Era berean, aipatutako erabilpenak
programan sartu nahi baditugu, espazio libre eta zabal baten beharra bereizten
da.
Guzti hau kontuan
hartuz, hainbat solairutan banaturiko plaza bat proposatzen da. Goiko solairu
edo solairuetan autoen aparkalekua kokatuko da, eta lur mailako espazioan
oinezkoen erabilpen guztietarako espazio zabal eta aterpetu bat.






